2010/03/03

Goizeko kafea

Aupa mozoloak!

Kontsumoa eta Bidezko Merkataritza direla eta, ikastolako irakasle batzuek ere gure aletxoa jartzea erabaki dugu. Ez dugu mundua aldatuko, baina gauzak hobetzeko aurrera pausua da. Animo eta zuek ere eutsi!






Bidezko Merkataritzak kafea ekoizten duten Hegoaldeko herrialde eta gizakiei beren kafearen truke bidezko salneurria eskaintzen die, kanpoko laguntzaren beharrik gabe baldintza duinetan bizi daitezen. Hortaz, ikastolako irakasle eta langile kafezaleok hamaiketako kafea Bidezko Merkataritzakoa izatea erabaki dugu.