2015/02/10

KONTSUMOA ETA HONDAKINAK ETXEAN. GALDETEGIA

Kaixo lagunok: Eskola Agenda 21-eko diagnostikoa dela eta, zuen laguntza behar dugu datuak jasotzeko. Hortaz, ondoko galdetegia erantzungo bazenute, ederto!


2011/11/15

Laranja baten istoria

Kaixo lagunok!

Hona hemen istorio sano interesgarria: LARANJA BATEN ISTORIA. Uste baino eragin handiagoa ei dugu klima aldaketan eta planetaren arazoetan. Ikusi bestela laranjaren istorioa, ikusi.


Badakizu SASOIKO PRODUKTUAK zeintzuk diren? Ez...? Bada sakatu kiwia eta jakingo dozu.

2010/12/20

Zorionak mozoluk!

Ondo ondo pasa oporretan eta  GUTXI KONTSUMITU jaiotan! Lur planetak sano eskertuko dizue, baita planetako milioika eta milioika biztanlek ere.

Zorionak berriro ere eta  jaso ezazue postaltxu bat geure partez:  

  KLIK EGIN HEMEN


Eskola Agenda 21 taldeko ikasle eta irakasleak.

2010/05/28

Beste mundu horretatik

Kaixo lagunok, agenda 21eko David naiz eta hemen duzue ikustea merezi duen bideo bat



Bideoa gustukoa baduzue hemen duzue osorik KLIK EGIN HEMEN.

2010/03/03

Goizeko kafea

Aupa mozoloak!

Kontsumoa eta Bidezko Merkataritza direla eta, ikastolako irakasle batzuek ere gure aletxoa jartzea erabaki dugu. Ez dugu mundua aldatuko, baina gauzak hobetzeko aurrera pausua da. Animo eta zuek ere eutsi!






Bidezko Merkataritzak kafea ekoizten duten Hegoaldeko herrialde eta gizakiei beren kafearen truke bidezko salneurria eskaintzen die, kanpoko laguntzaren beharrik gabe baldintza duinetan bizi daitezen. Hortaz, ikastolako irakasle eta langile kafezaleok hamaiketako kafea Bidezko Merkataritzakoa izatea erabaki dugu.

2010/02/21

Nazkafe

Zer moduz mozolo? Bazabiltza zeu ere ingurumenaren aldeko gauzatxoak egiten? Bai, ezta?

Aurreko ikasturtean DBH-ko ekoordezkariek bidezko merkataritzaren aldeko antzerki txiki bat egin zuten eta bideo bat ere egitea pentsatu genuen. Ia gustatzen zaizuen.